Ontzi berria (Baleike).
Asteartean uretaratu zuten Zumaiako Balenciaga ontziolaren
Grampian Dynamic itsasontzia. 50 metro luze eta 13 metro zabal da. Eskoziako North Star Shipping enpresarentzat ari dira egiten, eta Ipar Itsasoko petrolio plataformetan egingo du lan, han egiten diren lanei laguntza emanez. Aberdeen (Eskozia) izango du laneko portua. Irailean entregatuko dute erabat amaituta, eta horrelako beste hiru eraikitzeko kontratua du Balenciagak.