[caption id="attachment_97451" align="aligncenter" width="300"]

Errotako langileen protesta atzo Zubitxikin (Gorka Zabaleta/ Baleike).[/caption]
Errota okindegietako hamar bat langilek greba hasi dute, enpresak ez dizkielako soldatak ordaintzen. Sei eta bederatzi hilabete arteko soldatak dauzkate oraindik jasotzeko: «Ezin dugu horrela jarraitu, mugara iritsi gara. Ordaintzen hasi arte greban jarraituko dugu», adierazi dute langileek.
Errota markapean lan egiten duten bost okindegi daude Zumaian, baina bik (Erribera eta Etxezarreta kalekoak) jabe berriak dauzkate eta une honetan hango langileak soldata normaltasunez ari dira kobratzen, atzerapenak kobratzeko dauzkaten arren. Beste hiru okindegietakoak dira grebara jo duten langileak. Greba hasi bezain pronto, haien lanpostua betetzeko langile berriak kontratatu dituela salatu du ELA sindikatuko Zigor Gazpiok: «Hori legearen kontrakoa da erabat, eta dagoeneko Lan Ikuskaritza ohartarazita dago».