Getarian "atez ateko sistema inposatu" nahi dutela uste du EAJk

Urola Kostako Hitza 2014ko maiatzaren 28a

Bi edukiontzi aztertuz zituzten Getarian. (Egilea: Getaria Zero Zabor) Urola Kostako Udal Elkarteak eta Getariako Udalak elkarlanean Getariako Konposta Plana sortu dute eta horren barruan herriko bi edukiontzien karakarterizazioa egin zuten. Getariako EAJren iritziz, “karakterizazio edo antzerkiaren atzetik, atez ateko bilketa inposatzeko estrategia dago”. EAJko bozeramaile Andoni Aristiren esanetan  getariar gehienek "edukiontzien bidez birziklatzearen aldeko apustu garbia" egiten dute. Dena dela, horretarako bosgarren edukiontzia herri osora zabaltzea eta horren zaintza eta mantenua behar bezala egitea ezinbestekoa dela uste du. Horrela, Arisitik adierazi du  “demagogia hutseko antzerki" bat besterik ez dela izan edukiontzi berdeetako zaborrak arakatzea eta udal elkarteari eta Getariako udal gobernuari adierazi die “hobe luketela gure diruak horrelako ekintzetan gastatzea baino hondakin organikoak biltzeko behar diren edukiontzietan inbertitzea”. EAJk uste du errefuxa edukiontziak kendu aurretik badagoela zer hobetua eta alkateari eskatu dio "zuzen-zuzenean heltzeko hondakinen gaiari eta ez ezkutatzeko Zero Zabor plataformaren atzean”. Azkenik EAJ bere konfiantza osoa adierazi die herriko ostalariei hondakinak sailkatzeko adierazi duten jarreragatik eta udalari eskatu dio horretarako bitarteko guztiak jarri ditzala .  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide