Euskal Astea abiatuko dute gaur 'Atondu' hitzaldi-tailerrarekin

Urola Kostako Hitza 2014ko maiatzaren 28a

Euskal Astean murgilduko da Getaria gaur eta Atondu hitzaldi tailerrak irekiko du ekimenez betetako astea. Bihar bestalde, 21:00etatik aurrera Euskarazko Film Laburren emanaldia izango da Cristobal Balenciaga Museoko auditoriumean Astebururako Euskal Astearen barruan egitarau zabala antolatu dute. Ostiral arratsalde-iluntze partean Gure Txeruko Dantza taldeak emanaldia eskainiko du. 19:00etan haurrak igoko dira oholtza gainera eta 20:00etatik aurrera gazte eta helduen emanaldia eskainiko dute. Larunbatean Euskal Jai Eguna ospatuko dute Getarian eta hurrengoa da egitaraua. -09:00etan Getariako txistulariek diana joko dute. -10:30etik 14:00etara euskal produktuen azoka izango da frontoian. -11:00etan Musika Eskolako trikitilariak kalez kale ibiliko dira. -11:30ean Harritarten abere bitxien erakusketa egingo dute. -12:00etatik aurrera Artzapetxotx! antolatu dute. -Ondoren fandango eta arin-arina, banakoa eta beste hainbat dantza. -13:30ean Irrintzi Lehiaketa egingo dute plazan. -17:00etan Trikitilari Gazteen Getariako XV. Txapelketa jokatuko da. -19:30ean Bentazaharreko Mutiko Alaiak kantujiran ibiliko dira. -23:00etan Alaken taldeaekin erromeria izango da herriko plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide