Euriak jarraitzen badu Aita Marin egingo da dantza emanaldia

Baleike 2014ko maiatzaren 28a

Txori Txiki Musika Eskolak euskal dantzen emanaldia antolatu du gaur arratsalderako (19:00etan) Odieta frontoian. Euriak jarraitzen badu Aita Mari aretoan egingo da. Bihar kontzertu didaktikoa egingo dute Kofradiako plazan (19:30ean), Tik-Tara taldeare...

Txori Txiki Musika Eskolak euskal dantzen emanaldia antolatu du gaur arratsalderako (19:00etan) Odieta frontoian. Euriak jarraitzen badu Aita Mari aretoan egingo da. Bihar kontzertu didaktikoa egingo dute Kofradiako plazan (19:30ean), Tik-Tara taldearekin.Aurrez Musika Eskolan elkartuko dira 18.15ean eta entsaio txiki bat egin ondoren 19.00 kalejiran abiatuko dira Kofradiako plazaraino. Herriko ume edo heldu guztientzat irekia dagoen ekintza da. Parte hartzeko nahikoa izango da etxetik maraka bat ekartzea. Bestalde, eskolako ateek irekita jarraitzen dute: astelehenean eskusoinua, trikitixa, panderoa, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa eta baxu elektrikoa izango dira ikusgai eta asteartean berriz pianoa, ahots teknikak, biolina eta txistua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide