Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
sasoian.info
Mendi Jardunaldien barruan, 55. Pagoeta Eguna ospatuko dute ekainaren 1ean. Goizeko 08:00etan emango diote hasiera egunari, txistularien kalejirarekin, eta ordu erdi geroago Guria taberna aurretik Pagoetara abiatuko dira oinez. 11:30ean meza izango da Pagoetako gurutze ondoan, eta jarraian erromeria trikitilariek eta txistulariek girotuta. Ohiturari jarraiki, Pagoetara hurbiltzen diren guztientzako salda eta ardo tragoxka egongo da doan. Era berean, pintxoak, otartekoak eta edariak dastatzeko aukera ere izango da.