Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostegunean hasi eta ekainaren 8ra arte egingo da aurten Europako Geoparkeen Astea, Zumaian, Deban eta Mutrikun. Lehen ekitaldia ostegun arratsaldean izango da (19:15ean, Aita Marin): paleontologo eta Dinopolis Fundaziko zuzendari Luis Alcalak dinosauroen inguruko hitzaldia emango du, Gure Parke Jurasiko partikularreko dinosauroak izenburupean.
Ostegunean hasi eta ekainaren 8ra arte egingo da aurten Europako Geoparkeen Astea, Zumaian, Deban eta Mutrikun. Lehen ekitaldia ostegun arratsaldean izango da (19:15ean, Aita Marin): paleontologo eta Dinopolis Fundaziko zuzendari Luis Alcalak dinosauroen inguruko hitzaldia emango du, Gure Parke Jurasiko partikularreko dinosauroak izenburupean. Ostegunean hasi eta datorren ekainaren 8ra bitarte, Europako Geoparkeen Astea burutuko da Zumaian, Deban eta Mutrikun, Euskal Kostaldeko Geoparkea osatzen duten hiru udalerrietan. Egitasmo honek laugarren edizioa beteko du aurten. Bertako ondare natural, geologiko eta kultural baliotsua herritarrei eta, bereziki, Geoparkeko biztanleei gerturatzea du helburu, dibulgazio eta sentsibilizazio lana egiteaz batera. Hitzaldiaren aurretik, Zumaia, Deba eta Mutrikuko lehen hezkuntzako ikasleek egindako marrazki lehiaketako sariak banatuko dira. Dinosauroak desagertu ziren eguna izan da lehiaketaren gaia, eta 400dik marrazki aurkeztu dira. Irabazleak lau lagunentzako Dinopolisera bidaia irabaziko du. Baina ez da Geoparkearen Astea ospatzeko prestatu duten ekitaldi bakarra. Hitzaldien jarraituz, ekainaren 5ean Xabier Peñalver arkeologoak Geoparkeko arbaso zaharren argazkia egin du. Nola bizi ziren Ekain edota Praileaitzeko gizakiak? Zer jaten zuten? Nola zeuden antolatuta? Halako galderei erantzungo die Peñalverrek Debako Ostolaza kultur elkartean (19:00etan). Bisita gidatuak doan Aurten ere Geoparkeak bisita gidatuak doan egiteko aukera eskainiko die herritarrrei. Hain zuzen, Geoparkearen eskaintza osatzen duten zortzi irteeretatik hiru egin ahal [...]