Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar, asteazkena, 21:00etatik aurrera, fracking-aren inguruko Gasland dokumentala eskainiko dute Gaztetxean. Oscarretarako izendatutako dokumentala da, eta lur azpiko gasak ateratzeko sistemak ingurumenean nahiz osasunean dituen ondorioak azaltzen ditu. Bestetik, Euskal Herrian fracking-a gelditzeko sinadura bilketa egiten ari dira, eta ostiral eta larunbat arratsaldean sinadurak biltzeko mahaia jarriko dute Gaztetxekoek Sanjoandegin. Orkatzen ere sinatu daiteke.