Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitia09:15. Eroski txikiaren aurretik aterako dira autobusak. Itzulera eguerdiko ekitaldia bukatzean izango da.
Azpeitia09:30ean, irteera anbulatorio aurretik izango da. Itzulera orduak: 13:00etan, 18:00etan eta 21:00etan izango dira, azken biak Lazkaotik.
Oinez joan eta autobusean itzultzeko aukera ere badago, Lagun Onakek ibilaldia antolatu baitu 45-46 kilometroetara joateko. Itzulerako autobuserako izena eman beharko da, dena den.
Getaria09:00etan aterako dira autobusak. Bi itzulera ordu izango dira aukeran: 15:30ean Lazkaoko ekitaldia amaitzean, edo 19:00etan egitarauaren amaiera aldera.
Orio09:30ean izango da irteera autobus geltokitik. Itzultzeko bi aukera: 13:00etan eta arratsaldean (ordua jendearen nahiaren arabera zehazteko dago).
Zarautz09:00etan irteera Kiroldegitik izango da, eta itzulera 13:00etan edo 20:00etan.
Zestoa09:00etan, Gurutzetik aterako dira autobusak. Itzulera orduak 13:00etan eta 18:00etan izango dira.
Zumaia09:00etan, Txomin Agirretik aterako dira autobusak. Itzulera orduak, 15:00etan eta 19:00etan izango dira.