Bertsolaritzako baliabideak erabiliz, ahozkotasuna landu dute Zarauzko ikastetxetako LH 4., 5. eta 6. mailetako 350 ikasletik gorak Gu ere bertsotan proiektuaren bidez. Zarauzko Udalak eta ikastetxeek bultzatu dute egitasmoa Bertsozale Elkartearekin batera. Orain ari dira amaierako ekitaldia egiten, Aritzbatalde frontoian. 19:00etan egingo dute hurrengo saioa.