Azpeitiko Azoka Plazaren eraikineko sabaiaren lanak direla-eta, bigarren solairuko lizentziadun salmenta postuak, plazan egongo dira aurrerantzean. Honela, postu berriei lekua egiteko asmoz, Udalak saltzaileekin biltzen egon da azken bi hilabeteetan eta plazaren berrantolaketa egin du, zenbait ibilgailu kenduz. Gaurko azokak itxura eta antolaketa berria izan du. Horrela, aurrerantzean Azoka Plazako bigarren solairuan ez da salmenta posturik izango.