Azpeitiko Udaleko ordezkariak herriko ikastetxeetan izan dira plaza eraberritzeko proiektuaren inguruko azalpenak ematen eta zalantzak argitzen. Iraugi, Ikasberri eta Urolatik igaro ondoren, 100 gazte baino gehiagorekin izan dira ordezkariak. Herri-kontsulta ekainaren 13, 14 eta 15ean egingo da, eta bertan, 16 urtetik gorakoek bozkatzeko aukera izango dute. Azpeitiko Udalak bereziki animatu nahi izan ditu gaztetxoak bozketan parte hartzera
Iraurgiko ikasleekin
Urolako ikasleekin
Ikasberriko ikasleekin
.