Karkarak webgune berria aurkeztuko du gaur

Urola Kostako Hitza 2014ko maiatzaren 27a

Karkara-ko kazetari Olatz Artola webgune berria pantailan duela. (Egilea: Aiora Larrañaga) Gaur aurkeztuko dute www.karkara.com webgune berria. Arduradunek azaldu dute itxura berritua eta hainbat aldaketa izango dituela aurreko webgunearekin alderatuz; "dinamikoagoa, bisualagoa eta erabiltzeko errazagoa izango da". Aurkezpen ekitaldia Orioko Kultur Etxean izango da gaur 19:00etan eta oriotar guztiak bertara gonbidatuta daude.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide