‘Potologuak’ ikusteko sarrerak dauzkagu

Baleike 2014ko maiatzaren 27a

Ostiralean, maiatzaren 30ean, Potologuak antzezlana ekarriko dute Aita Marira Mikel Pagadi, Egoitz Lasa eta Nagore Aranburuk. Bi saio egingo dituzte, 20:00etan eta 22:30ean. Sarrerak dagoeneko salgai daude turismo bulegoan. Baleikek hiru lagunentzako bina sarrera dauzka bazkideen artean zozkatzeko, 20:00etako saiorako. Potologuak izena du publikoa barrez lehertzeko Txintxetak sortu duen antzezlan berriak. Bodologo-ekin nahikoa ez eta oraingoan Mikel Pagadi, Egoitz Lasa eta Nagore Aranburu, Potologuak botatzeko asmoarekin elkartu dira. Euskaraz eta hain ondo funtzionatzen duen bakarrizketa formatuan dator ikuskizun berria. Umorea ardatz hartuta, gure gizarte eta harremanen analisi bat egingo dute. Legebiltzarreko zein bileratan erabaki zen batukada euskalduna dela? Hirugarren seme/alaba aurreko bien arropa birziklatzeko enkargatzen al da? Medikuarengana azpiko arropa garbiekin ez bazara joaten zer gertatzen da? Ze premio nobelek asmatu zuen komuneko eskobilla? Zenbait opari jasotzea baino, ez al da hobe zaplasteko bat jasotzea? Taberna guztiak ixteko zergatik jartzen da Benitoren Erribera? Gizajoak ze kulpa dauka? Galdera hauei eta beste askori erantzuna bilatzen saiatuko dira Potologuak ikuskizun berrian. Gauza bakarra dago ziur hirukote honekin. Egia? Ez. Barrea. Sarrerak salgai daude turismo bulegoan, 9 euroan –Sei euro gazte txartela edo Aita Mari txartelarekin–.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide