Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gipuzkoako Txapelketan nagusitu eta gero, Euskadikoa irabazteko urratsa egin dute asteburuan Zarazpe Pulpoko neskek, Bizkaiko txapeldun Kukullagari 17-11 irabazi eta gero. Larunbatean Arabako txapeldunen aurka jokatuko dute Gasteizen, eta, irabaziz ger...
Gipuzkoako Txapelketan nagusitu eta gero, Euskadikoa irabazteko urratsa egin dute asteburuan Zarazpe Pulpoko neskek, Bizkaiko txapeldun Kukullagari 17-11 irabazi eta gero. Larunbatean Arabako txapeldunen aurka jokatuko dute Gasteizen, eta, irabaziz gero, Euskadiko txapeldun izango dira. Kukullagaren aurkako partida oso berdindua izan zen lehen zatian (8-7), baina bigarren zatian defentsako lanean hortzak estutu zituzten zumaiarrek eta, Camelia atezainaren geldiketekin batera, aldea egin zuten markagailuan, amaierako 17-11 lortzeraino. Azken partida baino ez zaie falta Euskadiko Txapelketa irabazteko. Larunbatean izango da (17:00etan), Gasteizen, Arabako txapeldunen aurka Denboraldia ari da amaierara iristen. Kopako finalak jokatuko dira asteburuan, eta Aidadek Pulpoko jubenilek hiruko finala jokatuko dute , Tolosa eta Bidasoarekin. Ander Olaizola, Espainiako selekziora Bestalde, Ander Olaizola kadeteak Espainiako selekzioaren deia jaso du, ekainaren 27an eta 28an Dijonen (Frantzia) Frantziako selekzioaren aurka lagunarteko partidak jokatzeko. Ekainaren 22tik Guadalajaran (Espainia) bilduko da selekzioko kideekin entrenatzeko eta handik Frantziara bidaiatuko dute.