Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako 80 bat emakume bildu dira gaur Landa lurreko emakumeen Euskadiko elkarteen VII. topaketan, Zarautzen. Nutrizioaren Eguna aitzakitzat hartuta, Silvana Huegun nutrizionistak
Osasuna gure eskutan hitzaldia eskaini die goizean, eta ondoren harrera egin diete Zarauzko udal ordezkariek Merkatu plazan. Juan Luis Illarramendi alkateak emakume baserritarren lana aitortu du, eta eskerrak eman dizkie egunero egiten duten lanagatik.
14:30ean bazkaria egingo dute Egoki jatetxean eta ondoren Photomuseuma bisitatuko dute.