Jon Sarasua
Etzi, asteazkena, Aho Bizarrik Gabe solasaldi zikloan saio berri bat izango da Azpeitian. Oraingoan Jon Sarasua irakasle, pentsalari eta bertsolaria izango da galderei erantzutera eseriko dena eta Josu Azpillaga ariko da galdera horiek egiten. Ohi bezala, Sanagustin kulturgunean izango da hizketaldia, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Herritarrek euren galderak bidal ditzakete honako helbidera:
ahobizarrikgabe@gmail.com.
Azpeitiko Kultur Mahaiak, Sanagustin kulturguneak, Uztarria Komunikazio Taldeak, Erlo Telebistak eta Urola Kostako Hitza-k elkarlanean antolatzen dute Aho Bizarrik Gabe solasaldi zikloa. Duela urtebete ekin zitzaion solasaldi hauek antolatzeari eta zazpi dira orain arte gonbidatu direnak: Martxelo Otamendi, Juan Jose Ibarretxe, Benito Lertxundi, Maddalen Iriarte, Jose Maria Setien, Amets Arzallus eta Jesus