II. Berdintasun plana osatzeko herritarrekin bilera egingo da gaur

Baleike 2014ko maiatzaren 26a

Zumaiako Udalak, herriko eragile eta norbanakoekin II. Berdintasun Plana osatzen segitzen du. Aurrez ere egin dira bi bilera, eta gaur, astelehena, 18:00etan hirugarren bilera egingo da. Aurreko bi saioetan, I. Berdintasun planaren inguruko ondorioak a...

Zumaiako Udalak, herriko eragile eta norbanakoekin II. Berdintasun Plana osatzen segitzen du. Aurrez ere egin dira bi bilera, eta gaur, astelehena, 18:00etan hirugarren bilera egingo da. Aurreko bi saioetan, I. Berdintasun planaren inguruko ondorioak atera dira gehienbat, eta hirugarren bilera horretan, hurrengo plana osatzeari ekingo zaio. Bilerak irekiak dira, eta edonork har dezake parte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide