Oriotar bat, gaur goizean botoa ematen Kultur Etxean (Onintza Lete Arrieta/Hitza)
Dagoeneko itxi dituzte hauteslekuak, eta boto kontaketa hasi da. Europako Parlamentua aukeratuko da gaur. Orioko Kultur Etxean, esaterako, giroa oso lasaia izan da goiz partean.
Emaitzen aurreneko berriak 23:00etan emango dituzte; ordura artekoak inkestetan oinarritutako informazioa izango da.
Orain bost urteko hauteskundeetan EAJk jaso zuen boto gehien Urola Kostan. Haren ondoren, Iniciativa Internacionalista-Herrien Elkartasunak eta PSOEk lortu zuten boto gehien. Hala ere, 2009ko hauteskundeetako protagonista nagusia abstentzioa izan zen: herritarren gehiengoa ez zen hauteslekuetara gerturatu eskualdean. Abstentzioa %59,30ekoa izan zen.
Aurten ere abstentzioa handia izatea espero da.