Azpeitiarrek irabazi dute azkoitiarren aurkako kirol erronka

Nerea Uranga 2014ko maiatzaren 24a

50 minutu baino gutxiago behar izan dituzte azpeitiarrek azkoitiarren kontrako kirol erronka irabazteko. Olatz Izagirre eta Orkatz Kultur Elkartea Libre lelo hartuta egin da bi herrietako taldeen aurkako erronka Azpeitian. Lehen kirol saioan, ergometroan, azkoitiarrak azkarrenak izan dira. Baina, gero korrikakoan aurrea hartu eta handik aurrera Azpeitiko taldea izan da buru. Jende asko bildu da kirol ekitaldia ikusteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide