Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Amenabar Zarautzek ezin izan du Benidorm mendean hartu, Asobal ligara igotzeko fasearen finalerdiko partidan. 26-22ko emaitzarekin galdu du. Partida ia guztian atzetik joan da, bigarren zatiaren hasieran salbu, 15 na izan direla. Ondorioz, igoera lortzeko ametsa bertan behera geratu zaie zarauztarrei. Biharko finalean Benidorm eta Alcobendas ariko dira aurrez aurre, txartela eskuratzeko lehian.