Gipuzkoako Bolo eta Toka Eguna Zelai Ondo auzoan (Aritz Mutiozabal).
Gipuzkoako Bolo eta Toka Egunaz gozatzen ari dira Zelai Ondo auzoan, gazte eta helduen parte-hartzearekin. Aipatutako jokoak berreskuratzeko asmoarekin antolatu du egitasmoa Zelai Ondoko Jai Elkarteak, eta horretarako, auzoko bolatokia eta toka pistaz gain, haurrentzako bolatoki eramangarri bat eta beste hiru toka pista atondu dituzte. Bertaratzen direnek egun osoan zehar jokatzeko aukera izango dute. Jaiarekin bat eginez, Arraio Irratiko kideak ere bertan izan dira beren zortzigarren urteurrena ospatzen, eta giro ederra jarri dute Xabier Euzkitze telebistako esatariaren laguntzarekin.