Aniztasunaren lagunarteko afaria

Zarauzko Hitza 2014ko maiatzaren 24a

Zarauztik Mundura jaiko herri afaria (Aritz Mutiozabal).
Zarauztik Mundura jaiaren barruan, herriko kultura ezberdinak ezagutzeko herri afaria egin zuten atzo Gaztelekuko frontoian. Gertaturatu zirenek munduko makina bat herrialdetako jakiak dastatzeko aukera paregabea izan zuten, lagunarteko giro atseginean. Udaleko ordezkariak ere bertan izan ziren –Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Ane Eizmendi, Kultura zinegotzi Gari Berasaluze eta Turismo zinegotzi Karmele Alberdi–, baita Gipuzkoako Foru Aldundiko Migrazo eta Aniztasun zuzendari Pilar Pildain ere. Zarauztik Mundura jaiak asteburu osoan iraungo du, hainbat jarduerekin. Gaur arratsaldean, 18:30ean, auto karabana egingo dute, eta 22:30ean, Afrikako etxearen inaugurazio-erritoa Salberdin parkean. Bihar, egun osoan, egitasmoaren jai nagusia izango da Lege Zaharren enparantzan egun osoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide