Mirotza Saria Bera Bera taldearen eta Aimar Olaizolaren eskuetan

Urola Kostako Hitza 2014ko maiatzaren 24a

Mirotza Saria jaso ondorez topa egin zuten (Joxemari Olasagasti). Orioko arraun elkarteak asteburu honetarako antolatu duen II. Garagardo Azokak atzo arratsaldean ireki zituen ateak, eta irekiera ekitaldian Mirotza Sariak eman zituzten. Emakumezkoetan, Donostiako Bera Bera eskubaloi taldeari eman zioten oroigarria, osatutako denboraldi bikaina onartze aldera. Zarautzen bizi den Matxalen Ziarsolo kapitainak jaso zuen saria Orioko gizonezkoen traineruko patroi Irakoitz Etxeberriaren eskutik. Gizonezkoetan, berriz, Aimar Olaizola pilotariari egokitu zioten saria, baina berak ezin izan zuen bertaratu, eta haren ordez bere emazteak jaso zuen, Orioko emakumezko traineruko patroi Nadeth Agirreren eskutik. Mirotzaren garaikurra eskuetan Garagardo Azoka inauguratu zuten, garagardo pitxarrak altxatuz eta topa eginez. Gauean, Gozategi taldearen emanaldiak girotu zuen plaza.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide