Datorren ekainaren 8an Durango eta Iruñea giza kate batez lotu nahi ditu erabakitze eskubidearen aldeko Gure Esku Dago herri ekimenak. Zumaiari Ezkio-Itsasoan dagokio tartea osatzea, eta ahalik eta jende gehien bildu nahi da ekimena arrakastatsua izan dadin. Zumaiako taldeak autobusak antolatuko ditu eta izena emateko aukera dago oraindik, turismo bulegoan eta asteburuan kalean jartzen duten mahaian. Ikus zer bideo ederra landu duten gaiaren harira. “Gure esku dago, Zumaia!”.