Lau haur saharar etorriko dira uda pasatzera Oriora

Urola Kostako Hitza 2014ko maiatzaren 23a

Mendebaldeko Saharako kanpamenduetan bizitzea oso zaila dela jakin badakite GueraraOrio Elkarteko kideek; elikagai freskoen gabeziak, lan aukera urriek eta osasun zerbitzua edo hezkuntza sistema izateko zailtasuna sahararren ongizatea bermatzeko oztopo dira. Horregatik, GueraraOrio Elkarteak apirilean deialdia egin zuen uda garaian Mendebaldeko Saharako haurrak ekarri ahal izateko. Herritar ugarik lagunndu du elkartea eta horri esker lau haur etorriko dira uda pasatzera Oriora. Ekainaren amaieran iritsiko dira haur sahararrak Oriora San Pedro festekin batera. Ekainaren 30ean, arratsaldeko 17:15ean ongi-etorria egingo zaie plazan eta ondoren txokolatada eta sorpresa bat egongo da herritzarrentzat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide