Eskerrak GueraraOrio elkartetik

Karkara.eus 2014ko maiatzaren 23a

Ongi etorria egingo zaie ekainaren 30ean eta guztiak gonbidatuta zaudete

Ametsa bete da, badatoz sahararrak Oriora.  Amets hau egi

bihurtzen bidelagun izan ditugu udala eta herritarrak, hortaz,

eskerrak eman nahi dizkiegu egin duten ...

Ongi etorria egingo zaie ekainaren 30ean eta guztiak gonbidatuta zaudete

Ametsa bete da, badatoz sahararrak Oriora.  Amets hau egi bihurtzen bidelagun izan ditugu udala eta herritarrak, hortaz, eskerrak eman nahi dizkiegu egin duten lan zoragarriarengatik. Beraiei esker lau ume etorriko dira gurera: Said, Bachir, Mariam eta Yasmine. Guztiek, 11 urte dituzte eta Guera herrikoak dira, anaituta gauden herrikoak, alegia.

Ekainaren amaieran etorriko dira, San Pedro festekin batera. Jaietan ongi etorria egongo zaie, ekainaren 30ean, arratsaldeko 17:15ean plazan. Ondoren, txokolatada eta sorpresa bat egongo da herritzarrentzat. Guztiak gonbidatuta zaudete, denon artean ondo pasatzeko aukera izango dugu eta!

Idoia Erasun, GueraraOrio elkarteko lehendakaria

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide