Familiako elkarbizitzaz ariko dira asteartean, Zestoan

Urola Kostako Hitza 2014ko maiatzaren 23a

Izar Arregi psikologoak nerabeen eta gurasoen arteko elkarbizitzaz hitz egingo du hurrengo asteartean, hilaren 27an. Familia bakoitzaren etapez eta arazoez arituko da Arregi, eta interesa duen edozein guraso joan daiteke saiora. 18:00etan izango da hitzaldia, Zestoako Gaztelekuan. Gaztelekuak prestatu du saioa, familiaren bilakaeraz eta prozesu honetaz jabetzeko eta hausnartzeko helburuarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide