Gales-Euskal Herria trukerako bilera, gaur

Urola Kostako Hitza 2014ko maiatzaren 23a

Euskal Herriaren eta Galesen arteko trukea prestatzen ari dira Zestoan, eta gaur beste bilera bat egingo dute, 19:00etan, Kultur Etxean. Uztailaren 2tik 25era bitartean lehenengo bisita egingo dute Galesera, eta bigarrena abuztuaren 22tik irailaren 2ra. Oraingoz, hamar gazte batu dira egitasmora: Zestoakoak, Zarauzkoak, Zumaiakoak eta Azkoitikoak dira, eta interesa duenak oraindik badu bertan parte hartzeko aukera. Erasmus Plus bekarekin finantzatuko dute elkartrukea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide