Ez dira garai onenak auzoetako jaientzat, baina batzuek tinko eusten diote ondo errotutako ohiturari. Estazioko auzoan San Pankrazio jaiak ospatzen hasi zirela 50 urte joan dira dagoeneko, eta mende erdian jaiak eta giroa asko aldatu dira. «Hasieran kamioi baten kajera izaten zen musika taldeen agertokia, pentsa nola ziren kontuak», gogoan du Lagun Artea tabernako Joxeba Esnalek. Lehen ez omen zegoen festarako hainbeste aukera eta auzoetako jaiek indar gehiago zuten. «Deban, Azpeitian eta inguruko beste herrietan jartzen genituen kartelak eta jende dezente etortzen zen». Lehen koadrilek antolatzen zituzten jaiak: «Lazkao Txiki ere hemen izandakoa da, bertsotan. Herri kiroletan, puntako aizkolariak, harri-jasotzaileak, txingak, sokatira… Eta asto karrerak ere egiten ziren».
Jaien egitaraua aldatu egin da garaiekin eta ohiturekin batera. Aurten rock kontzertuarekin emango zaie hasiera gaur gauean, eta igande eguerdira arte denentzat izango da gozatzeko aukera. Urtemuga berezia ospatzeko bazkaria ere egingo dute bihar.
Egitaraua
Ostirala, maiatzak 23
- 23:00etan. Rock kontzertua: Cant Explain, Voltaia eta Esclavos del Gobierno.
Larunbata, maiatzak 24
- 12:00etan. Txupinazoa.
- Jarraian. Haurrentzat jolasak. Pintxo poteoa Lagun-Artea taberna eta txosnaren artean.
- 14:30ean. 1965. urteko antolatzaile eta laguntzaileen bazkaria basusta jatetxean.
- 16:30ean. Mus Txapelketa.
- 18:30ean. Haurrentzako txokolatada.
- 19:00etan. Dantza neoklasikoa, Maiatza Dantzan.
- 20:00etan eta 23:00etan. Egan.
Igandea, maiatzak 25
- 10:30ean. Hamaiketakoa.
- 12:00etan. Harri-proba: A. Manzisidor, J.M. Bereikua, Arriola jatetxea.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide