Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maiatzaren 31 Tabakorik Gabeko Nazioarteko Eguna izango da. Hori dela eta, hainbat ekintza antolatu dituzte horren bueltan, Zarautzen. Astelehenean, hilaren 26an, Minbiziaren Aurkako Elkarteak karpa informatibo bat jarriko du Etxezabala parean, Osakidetzarekin elkarlanean. Bertan izango dira mediku profesionalak, erizainak eta psikologoak erretzeari utzi nahi dioten herritarren premiei erantzuteko. Horrez gain, espirometria, koximetria eta nikotinaren dependentzia neurtzen duten probak egingo dituzte.
Halaber, mahai informatibo horretan ikusgai izango dira Kerik gabeko gelak proiektuan parte hartu duten 12-13 urteko gazteen marrazkiak ere. 10:30etik 13:00etara egongo da zabalik postu hori.
Maiatzaren 29an, ostegunean, gurasoei zuzendutako hitzaldi bat eskainiko dute Etxezabalan, 18:00etatik aurrera.
Zarauzko ikastetxeetako DBHko lehenbiziko mailako ikasleek aipatu proiektuaren barruan tabakoari eta horren arriskui buruz hainbat lan egin dute. DBH bigarren, hirugarren eta laugarren mailakoek, berriz, drogen prebentziorako programa landu dute Agipad elkartekoekin. Gazteek egindako lanen berri izango dute gurasoek hitzaldian, eta adingabeek drogekin arazorik ez izatetako hainbat gomendio jasoko dituzte. Bertan izango dira ikusgai 12-13 urtekoek egindako marrazkiak.