Zarauzko Udaleko Prebentzio sailak festetan alkohol gehiegi edatearen kontra umorezko itsaskorren lehiaketa antolatu du. Dagoeneko aurkez daitezke diseinuak. Interesa dutenek ekainaren 2ra arte izango dute horretarako aukera. Lanak nahitaez ordenagailuz egin beharko dira, eta prebentzioa@zarautz.org helbidera bidali. Oinarriak ezagutu nahi dituenak Prebentzio saileko blogera jo beharko du.
Irabazleen izena ekainaren 4ean jakinaraziko du epaimahaiak blog horren bidez edota Prebentzio sailaren Facebookeko profilean. Irabazleak 300 euroko txartela jasoko du Murkil Zarauzko dendarien elkarteko dendetan erabiltzeko.