Asteartean egingo dute 'Gu ere bertsotan' egitasmoaren amaiera ekitaldia

Urola Kostako Hitza 2014ko maiatzaren 22a

Gu ere bertsotan egitasmoa Zarauzko Udalak eta ikastetxeek bultzatu dute Bertsozale Elkartearekin batera, Jokin Uranga bertsolariarekin hain zuzen ere. Eta Zarauzko ikastetxetako LH 4., 5. eta 6. mailetako 350 ikasletik gorak hartu dute parte bertan. Horren helburu nagusia ahozko komunikazioa lantzea da, bertsolaritzako hainbat baliabide erabiliz. Horrek hainbat onura ekartzen dituelako: ikasleen euskararen erabilpen maila eta kalitatea handitzen da eta bertsotarako zaletasuna pizten da eta bertsogintzari eskolako jardunean funtzionalitatea ematen zaio, zaletuen beharrak eta gogoak elikatuz. Aritzbatalde kiroldegian bi saio egingo dituzte asteartean: bata 17:30ean eta besteaa 19:00etan.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide