Dagoeneko eman daiteke izena Txaparrotan hondartzako eskubaloi txapelketan

Urola Kostako Hitza 2014ko maiatzaren 22a

Zabaldu dute Zarauzko Txaparrotan hondartzako eskubaloi txapelketan izena emateko epea. Haurrek ekainaren 15era arte eman ahalko dute izena, eta helduek ekainaren 22ra bitartean. Horretarako http://txaparrotan.wix.com/txaparrotan webgunera jo beharko da, eta "izen ematea" atalean sartu. Ekainaren 28an eta 29an jokatuko dute haurrek, eta helduek, berriz, uztailaren 5ean eta 6an.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide