Orion hasi ziren bai anaiak eskubaloian, baina bakoitza bere bidetik. Lehengo urtean bien bideek bat egin zuten Zarautzeko lehen taldean. Gaztetan beraientzako izarrak ziren lehen taldekoak, eta orain, beraiek daude postu horretan. Izarren ligan –Asobal ligan– jokatzeko txartela eskuratzeko ilusioarekin doaz, asteburu honetan, Madrilera.
Lortutakoarekin
kontentu?
Ander Atorrasagasti: Amets bat bezala da
guretzako. Denboraldi hasieran, baikor izanagatik, ez genuen uste hona iritsiko
ginanik. Denboraldia ondo hasi genuen eta hasieran urruti zegoela zirudien hori
eskuratzea geneukala ikusi genuen; sinistu genuen eta hementxe gaude, pauso
batea.
Josu Atorrasagasti: Gure taldea ez jaisteko
egindako taldea zen. Duda askorekin atera genuen, askok eskubaloia utzi
baitzuten. Taldearen adinaren bataz bestekoa 23 urte azpitik dago; talde gaztea
gara.
Liga
profesional batean dagoen talde gaztea…
J.Atorrasagasti: Liga profesional batean gaude, ia talde guztiek kobratu egiten
dute, hortik bizi dira; eta guk, ordea, ez. Gutako bakoitzak bere lana edo
ikasketak dauzka, hortaz, gutzako lasaitasunerako bide dena beraientzako lana
da. Beraiek presiopean jokatzen dute; gu, aldiz, disfrutatzera joaten gara
partiduetan.
Liga
berdinean egonagatik helburu ezberdinak dituzue, hortaz.
J. Atorrasagasti: Bai guk, baita zalegoak ere. Kanpoko
partida batean zaleak berehala asten dira jokalariei ohiu egiten, iraintzen…
Guri, aldiz, animatu egiten gaituzte, baita gaizki gaudenean ere. Taldea
altxatzen dute, indartu.
A. Atorrasagasti: harmailak beti bete dira, ia
800 pertsona etortzen dira partiduro. Aurkariak etortzen direnean harrituta
geratzen dira eta eskertu egiten dute sortzen den giroa. Eta guk ere bai,
noski, taldean 8. jokalariaren lana egiten baitute.
J. Atorrasagasti: Denboraldi hasieran,
esaterako, Bidasoak jaso zuen diru laguntza ia guztia. Bidasoak kanpotarrak
ekartzen ditu, beste modu batera bizi du eskubaloia. Gu etxekoak gara eta ia
guztia gure patrikatik ordaintzen dugu: gasolina, esaterako. Hori bai, Irunera
joaten zara eta gradak erdi hutsak daude; Zarautzen beteta egoten dira eta
zalea animatu eta animatu egoten da.
Fokua
indartsuenak izatean jartzen dute?
J. Atorrasagasti: Politika, beti bezala,
zikinduta dago. Zarautzek harrobi indartsua dauka oso, 23 talde, hain zuzen.
Eta hori ez dute premiatzen, ia diru laguntzarik ez baitziguten eman. Guk behar
dugun laguntza minimoa da; gainera, guk ez dugu kobratu nahi. Izan ere,
kobratzen hasten zarenean exigitu egiten dizute. Guk gustatzen zaigulako
jokatzen dugu, elastikoagatik: eta besteek diruagatik. Hori igarri egiten da
zelaian.
A. Atorrasagasti: egunkarietan beste taldeen
albisteak agertzen dira, bi hilabete kobratu gabe dabiltzala diotenak,
adibidez. Guk kobratu ez, guk ordaindu egiten dugu. Filosofia ezberdina da gurea,
gureak militantziak dauka.
Eta hala
ere indartsuenen artean zaudete…
J. Atorrasagasti: Asteburu honetan Madrilera
goaz, Asobal ligara igotzeko play offa jolastuko dugu. Lau talde goaz, eta
guztietatik bakarra igotzen da Asobalera. Aurreneko partidua Benidormen aurka
daukagu. Zarautzen irabazi egin genien eta Benidormen beraiek irabazi ziguten,
beraz, dena da posible. Aukera errealak daude. Psikologikoki asko laguntzen du
behin irabazi izanak.

Zuek
soilik ez, afizioarekin ere joango da Madrilera, ezta?
A. Atorrasagasti: Atzo gaueko 21:00etan jakin
zen Madrilen zela. Entrenamentutik atera ginenerako 88 pertsonak izena eman
zuten. Pare bat autobus beteko dira, 200 pertsona inguru.
J.
Atorrasagasti: Zarautzek beti izan du afizioa baina aurten bezain goran
ez da inoiz egon, hortaz, jendea asko animatu da, ilusionatu. Aukera bat
daukagu lehen mailara igotzeko, datorren urtean munduko txapelduna den jendean
Zarautzen izateko, eta horrek motibatu egiten gaitu, bai gu, bai zaleak.
A. Atorrasagasti: Ziur nago Zarautzetik Madril
bertatik baina jende gehiago joango dela animatzera.
Talde
bezala ere oso elkartuta zaudete ezta?
A. Atorrasagasti: Talde bat izan arren, lagun
talde bat ere bagara. 107 entrenamentu, 30 ligako partidu eta ligaz kanpoko 10
partidu egin ditugu elkarrekin. Abuztutik hona, guztira, 160-170 egun igaro
ditugu elkarrekin
Denbora
asko eskatzen dizue eskubaloiak. Kirol honi eskaintzen diozuen denbora beste
gauza batzuei kentzen diezue?
J. Atorrasagasti: Denontzat barrua husteko bide
bat da, eta horrek asko batzen gaitu.
A. Atorrasagasti: Eta horrek erraztu egiten du
beste gauza batzuei denbora kentzea. Finean, denbora libretik kendu behar
izaten dugu eskubaloiari emateko.
Honetan
jarraitzen baduzue, merezi duelako izango da…
J. Atorrasagasti: Etxeko partiduetan jokalekura
atera eta 800 pertsona zu ikustera joan direla ikusteak jada merezi du. Berezia
da oso. Gu asko ematen dugu baina bueltan ere asko jasotzen dugu.
A. Atorrasagasti: Afiziotik jasotzen duguna ez
da diruarekin ordaintzen.
J. Atorrasagasti: Harrobi eta afizio handia
dago, eta eskerrak, bestela ez ginateke hemen egongo.
Eta
orain, lehen mailan egoteko borrokatzera?
A. Atorrasagasti: Entrenatzaileak eta zaleak
esaten digute aurtengo helburua beteta dagoela eta orain geratzen zaiguna
gozatzea dela. Etorriko direnak gu baina kalitate hobea izango dute baina
ilusioan ez digute irabaziko.
J. Atorrasagasti: Inoiz ez genuen pentsatzen
hona iritsiko ginen.
A. Atorrasagasti: : Hortaz, irabazi edo galdu,
disfrutatu egin behar dugu.