Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zarauzko KZguneak hainbat ikastaro antolatu du ekainerako. Oinarrizko Internet ikastaroaz gain, honako programak landuko dituzte: Gimp, Writer, Calc, Facebook, Skype, Sotonic, Antivirus, Gmail eta Paypal. Doan izango dira ikastarook. Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek Zarauzko KZgunera (Zigordia kalea 34, lehen solairua) jo beharko dute edota 943-023687 telefonora deitu.