Udaberriko Gipuzkoako batel Liga jarriko da martxan larunbatean Zumaian

Baleike 2014ko maiatzaren 22a

Batel estropada da, eta infantil eta kadete mailako neska-mutilak ariko dira arraunean. 11.00etan hasiko da. Gaztetxoenek arraun egiteko aukera gutxi dutela ikusirik, Zumaiatik bultzatu eta beste zenbait arraun elkarterekin batera sortutako ekimen berr...

Batel estropada da, eta infantil eta kadete mailako neska-mutilak ariko dira arraunean. 11.00etan hasiko da. Gaztetxoenek arraun egiteko aukera gutxi dutela ikusirik, Zumaiatik bultzatu eta beste zenbait arraun elkarterekin batera sortutako ekimen berria da. Liga sei estropadak osatuko dute, eta ekainaren 22an emango zaio amaiera. Larunbatean, Zumaian, 48 batel ariko dira, eta ibilbidea ez da ohikoa izango; hau baizik: Urola ibaian gora jokatuko da estropada, moilan hasi eta zubiak dauden lekuetara, Arraun Elkartearen parera. Hirunaka osatuko dituzte txandak. Liga hau sortzeko asmoa Zumaiako Arraun Elkarteak bultzatu du neurri handi batean, beste arraun elkarte batzuekin elkarlanean. Harrobiko arraunlarien estropadak, bestela, neguan izaten dira, orduan jokatzen baitira Gipuzkoako Liga eta txapelketak. Gertatu izan da eguraldi txarragatik estropada batzuk bertan behera geratzea; iaz eta aurten, esaterako. Eta penagarria da udazkenean entrenatzen hasi neguan lehiatzeko, eta azkenean, oso estropada gutxi jokatzea eguraldiagatik. Horregatik, gogoeta bultzatu da Gipuzkoako Arraun Federazioan: zergatik ez osatu harrobiko estropaden egutegia udaberriko estropada batzuekin? Hartara, neska-mutilek beste baldintza batzuetan izango dute arraunaz gozatzen segitzeko aukera, eta jakina, estropada gehiago jokatzeko aukera ere bai. Horrenbestez, ekimen berritzaile eta onuragarri honi Zumaian emango hasiera larunbatean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide