“Turisten hazkundearen ondoren, gure helburua ez da etortzea bakarrik itzultzea baizik” azpimarratu du Montse Aranak. Era berean, “une honetan Ocho apellidos vascos filmaren eragina gure alde” dugula dio. Hemen irakur dezakezue EAJren oharra:Zumaiako EAJ-PNVren udal taldeak “gure bi hondartzak agertzen duten zikinkeri eta utzikeria” salatu du “azken egun hauetan herrira hurbildu diren bisitariek egiaztatu duten bezala” Bozeramale Montse Aranak honakoa adierazi du: “ Ukaezina turismoak Zumaian izan duen hazkundea bere aberastasun eta natura ingurunearen erakargarritasunagatik”. Baita ere azpimarratu du “hondartzek eta ´flysch´ ibilbideari gehitu behar zaio “8 apellidos vascos” filmazioak eta ondorengo proiekzioak izandako arrakastak pasatako Aste Santuan suposatu duen bisitarien hazkundean, pelikulan ikusten ziren San Juan Iturri edota Telmo deunaren ermitak erakarrita. Etengabeko desfilea izan da gure merkatarientzat eta ostalarientzat eta etorkizunera begira gure erronka ez da etortzea bakarrik, itzultzea baizik” nabarmendu du. Ildo honetan “ gure ondare naturala behar bezala baloratu eta zaintzea dagokigu” agertu du eta gogoratu du Zumaiako hondartzak “zikinak jarraitzen dutela”. Datu moduan aipatu du “Itzurungo hondartzak aurkezten zuen zikin itxura lotsagarria festetako egitarau barruan bertan zaldi lasterketan egin zirenean. Eta oraindik horrela dago” “Jakin badakigu- jarraitu du Aranak- hondartzak garbitzearen eskumena diputazioarena dela, baina non dago udal gobernua dituen altxor hauek behar bezala zaintzeko [...]