Zumaiako industrializazioaren webgunea aurkeztuko du ZIIZek ostiralean Alondegian

Baleike 2014ko maiatzaren 22a

Bost urte daramatza Zumaiako Industria-ondarearen Informazio Zentroak (ZIIZ) Zumaiako industrializazioa ikertzen; lanaren emaitza ezagutzera emateko, webgune batera ekarri dute bildutako informazio eta dokumentazioa. Bihar, ostirala, aurkeztuko dute je...

Bost urte daramatza Zumaiako Industria-ondarearen Informazio Zentroak (ZIIZ) Zumaiako industrializazioa ikertzen; lanaren emaitza ezagutzera emateko, webgune batera ekarri dute bildutako informazio eta dokumentazioa. Bihar, ostirala, aurkeztuko dute jendaurrean (Alondegian, 19:00etan). Pedro Etxabek, Javier Carballok, Ismael Manterolak, Rafael del Pilarrek, Xabier Alvarez Yeregik eta Oihana Artetxek osatzen dute ZIIZ. Zumaiako historiarekiko duten jakinminak elkartu zituen duela bost bat urte, industria ondareari buruzko informazio bildu eta ezagutzera emateko helburuarekin. Bilaketa eta bilketa lan handia egin dute, eta jasotako informazio guztia herriratzeko webgune batean antolatu dute: Zumaiako industrializazioaren webgunea. Herriko industrian garrantzi gehien izan duten lau sektoreak aztertu dituzte (zementugintza, ontzigintza, motorgintza eta makina-erreminta), enpresetatik abiatuta. Horrela, XIX. mendearen erdialdean hasita, Zumaian sortu eta dagoeneko desagertuta dauden enpresen bilduma osatu dute, hainbat datu, argazki eta irudirekin. Hori da lanaren oinarria. Hortik abiatuta, informazioa sektoreka edota enpresaka irakur daiteke, eta pieza guztiekin Zumaiako industrializazioaren erretratu zehatz eta aberatsa izango du eskura erabiltzaileak. Behin jendaurreko aurkezpena eginda, edonoren erabilgarri egongo da lagun talde honek osatutako altxorra: www.ziiz.org

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide