Lehenengo partiduaren hasiera nahiko parekatua egon zen, nabaria zen bi taldeek maila berdintsua zutela. Donostiarrak
markagailuan aurreratu ziren 6. sarreran erakutsi zuten bateo indartsuari
esker, baina ez zen nahikoa izan oriotarrak garaitzeko. Azken unean markagailuan aurrea hartzea ohiko bilakatu da talde horiarentzat; izan ere, 8 karrera egin zituzten
partiduaren amaieran eta 10-13 irabazi zuten.
Bigarrenak ere, antzeko ibilbidea izan zuen. Jardunaldiaren amaiera iristear zegoela, eta partiduak banatzea tokatzen zela zirudienean, Uxua Zoroza nafarrak hit izugarria eman zuen zelaiko bazter urruneraino. Oriotarrek hiru karrera egitea lortu zuen. Hau honela, 6-8 geratu zen markagailua, berriro ere, horien alde.
Honela amaitzen zen Ohorezko Mailako Ligako 8. jardunaldia. Aipatzekoa da, asteburu honetan lortzen zuela Igone Etxeberriak bere
lehenengo garaipena jaurtitzaile gisa. Igande
honetan Bartzelonara bidaiatuko dute Orioko neskek egungo txapeldunen aurka
jolasteko, Sant Boi taldearen kontra.