Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ekainaren 8an Gure Esku Dago mugimenduak egingo duen giza katera joateko autobusak antolatu dituzte eskualdeko herrietatik. Jendea giza katera autobusez joatera animatu dute, «egun horretan zirkulazioa arintzeko, erosoagoa izango delako eta baita ekologikoagoa ere». Autobusak giza kateko parte-hartzaileak egon behar duten tokian bertan utziko ditu.
Herrietan autobuserako zerrendak betetzen hasi dira. Izena, giza katerako izena eman daitekeen tokietan eman behar da. Gainera, herrietatik hainbat aukera jarri dituzte autobusean joan-etorria egiteko: giza katea bukatutakoan etxera itzuliz, edo egunpasa egin ondoren herriratzeko aukerarekin. Izan ere, giza katea igarotzen den bost herrietan festa guneak jarriko dituzte.