Zero Zaborrek uste du gehiago birziklatu behar dela Getarian

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko maiatzaren 22a

Getariako Udalak eta Urola Kostako Udal Elkarteak elkarlanean Getariako Konposta Plana jarri dute martxan. Ildo horretatik, kaleko bi edukiontzitako edukiak aztertu dituzte. Jakinarazi dutenez, guztira 181 kilo hondakin jaso zituzten eta «horietatik 153 kilo hondakin birziklagarriak ziren». Getariako Zero Zabor taldearen iritziz, datuek erakusten dute getariarrek oraindik «hobetzeko asko» dutela hondakinak sailkatzeari dagokionez. Horretaz gain, udal agintarei jakinarazi nahi diete ez dela onargarria kaleetan errefusa edukiontziak izatea, «birziklatu nahi ez dutenei erraztasunak ematen baitzaizkie». Bestalde, Getariako ostalariei eskatu diete arduratsu jokatzeko: «Kalitatearen Q agiria ezin da ulertu hondakinen kudeaketa zuzen egiten ez bada».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide