Bi edukiontzi aztertuz zituzten Getarian. (Egilea: Getaria Zero Zabor)
Getariako Udalak eta Urola Kostako Udal Elkarteak elkarlanean Getariako Konposta Plana jarri dute martxan eta horren baitan bi edukiontzien karkaterizazioa egin zuten duela bi aste. Bi edukiontzietan denera 181 kilo hondakin jaso zituzten eta horietatik 153 kilo hondakin birziklagarriak ziren. Getariako Zero Zaborren iritziz datuek erakusten dute «getariarrek oraindik asko dutela hobetzeko hondakinen sailkatzeari dagokionean». Horretaz gain, udal agintarei jakinarazi nahi izan diete ez dela onargarria kaleetan errefuxa edukiontziak izatea, «birziklatu nahi ez dutenei erraztasunak ematen baitzaizkie».
Bestalde, Getariako ostalariei eskatu diete arduraz har dezatela hondakinak sailkatzea, «kalitatearen Q agiria ezin baita ulertu hondakinen kudeaketa zuzena egiten ez bada».