Erretiratuek hamaiketakoa egin dute Santa Marina Eguna ospatzeko. (Egilea: Aiora Larrañaga)
Azken egunetan jaietan murgilduta dago Santa Marina auzoa eta gaur ospatu dute Santa Marina Eguna. Urtero bezela ermitan meza entzun ondoren goiz eguerdi partean hamaiketakoa egin dute erretiratuek Arkaitz Mendi ehiza eta arrantza elkarteak eskainita. Salda, txorizo, haragi eta odolki egosi ederrak jan dituzte elkartera bertaratu direnek jai giroan.