Hesolak heziketa eta sormen eskolen barruan, antzerkiari buruzko ikastaroa egingo dute maiatzaren 31n, larunbatean. Antzerkia eginez ondo pasatzea da helburua. Antzerkia gustoko dutenek Patxi Santamaria aktorearekin "goiz ederra" pasatzeko aukera izango dute. Bertan hainbat ariketen bitartez, pertsonaiak sortu eta antzezlan txikiak egingo dituzte. Ebro Etxean izango da, 10:00etatik 13:00etara.
Interesa dutenek hainbat bide izango du eskura izena emateko. 943-835568 telefonora deitu daiteke edota hesolakzarautz@gmail.com helbidera mezua idatzi. 15 euro kostako du; Artezaleak taldeko harpide denak, ordea, 10 euro besterik ez du ordaindu beharko.
Informazio gehiagorako Artezaleak-en webgunea edota facebook-a bisita dezake.