Bertso afaria egingo dute ostiralean, Euskalduna tabernan

Urola Kostako Hitza 2014ko maiatzaren 21a

Bertso afaria Euskalduna tabernan egingo dute, ostiralean. 20:30ean hasiko dira afaltzen eta ondoren Aitor Urbieta, Nahikari Gabilondo, Felix Zubia eta Nikolas Zendoiak jardungo dute bertsotan, eta Pello Esnalek gai jartzaile lanetan. Bertso afaria hori Etxebeltzen bosgarren urteurreneko ospakizunen barruan antolatu dute bertso eskola horrek, Salbatore Mitxelena ikastolak eta Euskalduna tabernak. Interesa dutenek sarrerak Euskaldunan eros ditzakete, bakoitza 25 euroan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide