Pagoeta Mendizale Elkarteak antolatutako Mendi Jardunaldien barruko hirugarren saioa izango da bihar. Bizikletan bidaia bat nola antolatu azalduko du Mikel Bringasek
Bizibidaia hitzaldiaren bidez. Bringasek hainbat bidaia egin ditu bizikletan Europan eta Afrikan zehar. Hitzaldia euskaraz izango da, 20:00etatik aurrera elkarteko egoitzan (Santa Marina, 2-1).