Giza-katerako autobusak antolatu ditu Azpeitiko Gure Esku Dagok

Urola Kostako Hitza 2014ko maiatzaren 21a

Ekainaren 8an egingo den giza-katerako autobusak antolatu ditu Azpeitiko Gure Esku Dagok. Joan-etorria egiteko lau aukera eskainiko dituzte:
1. 09:30ean joan eta 13:00etan itzultzeko autobusa. Giza-katea amaitu bezain pronto itzuliko da autobus hau.
2. 09:30ean joan eta ondoren Bergara joan, 18:00etan Azpeitira itzultzeko. Euskal Herriko hainbat tokitan, egun horretan, egun osoko egitarauak prestatu dituzte eta hara joateko modua ipini nahi dute antolatzaileek.
3. 09:30ean joan eta Bergaratik 21:00etan itzultzea.
Autobus guztiak anbulategi aurretik aterako dira.
4. Lagun Onak MB-k mendi martxa antolatu duenez egun horretarako, laugarren aukera bat egongo da: oinez joatea eta autobusean itzultzea. Horretarako aurreko hiru aukeren artean aukeratu beharko da, hau da, itzulera ordua aurrez zehaztu beharko da.
Izena eman daiteke dagoeneko, ekainaren 3a bitartean honako tokietan: Sanagustin Kulturgunean, Orkatz tabernan, Izaro tabernab eta Gure Esku Dago-ren lokalean. azpeitiagureeskudago@gmail.com helbidera idatzita ere eman daiteke izena. Autobusean bertan ordaindu beharko da, nahiz eta oraindik ez dakiten, zehazki, zein izango den prezioa.
Antolatzaileek gogorarazi dute, fitxak bete dituztenek autobuserako izena eman behar dutela autobusez joan nahi badute, eta oraindik fitxa bete gabe daudenek biak batera egin beharko dituztela autobusez joateko asmorik balute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide