Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar, asteazkena, Joxeans hil eben film laburra ikusteko aukera izango da Gaztetxean, 19:00etan. Katihotsak logia goierritarrak herriz herri dabiltza euren trilogiaren bigarren zatia erakusten; Ataun of the death-ek eman zion hasiera proiektuari. Auzolanean burutu den pelikula ikusi eta nondik norakoak ezagutzeko aukera izango da bihar, beraz, sortzaileen eskutik.