Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Elkar-ekinek eta XJ Auzolanean elkarteak, euskarazko mintza praktiken egitasmoa aurkeztu zuten joan den maiatzaren 8an. Aurkezpenaren egunean 20 lagunek eman zuten izena, eta martxan jarri nahi dute taldea. Elkartetik adierazi dutenez, mintzalagun euskaldunak behar dira ekimena abiatzeko. Euskaraz hitz egiten laguntzeko prest dagoen jendea behar dute, ez du euskal alfabetatua edo tituluduna izan beharrik. Interesa duenak izena eman dezake zenbaki honetara deituta: 645-471700. Gaur izango da lehen saioa. 18:00etan euskal mintzalagun boluntarioekin bilera egingo dute, taldeak antolatu eta dinamika azaltzeko. Ondoren, 19:00etan, ikasleak eta irakasleak elkartuko dira, lehen saio bat egiteko.